Manifestua

Esaten digute haurrak sakratuak direla, babesgabeak, denok, tribuan, zaindu beharrekoak. Eta ideia polita iruditzen zaigu.

Horregatik ematen du inor ez dela ume bati mina emateko gauza.

Jakin badakigu batzuek mina ematen dietela, baina pentsatzen dugu munstroren bat izango dela, psikopata zoro bat akaso… baina orokorrean? Ez, inolaz ere ez, denok umeak zaintzeko, babesteko prest omen gaude. Ideia polita.

Baina esan ditzagun gauzak argi. Umeei mina egiteko modu ugari dago egun, ikusten da egun. Eta modurik zabalduena, orokortuena eta oharkabeen pasatzen zaiguna hurrengo pentsamendutik dator: umeak bigarren mailako pertsona gisa kontsideratzetik. Oraindik egin gabeko izakiak dira, kontatzen ez dutenak, entzun nahi ez ditugunak, gogaikarriak. Gurasoen ardura soila edo gurasoen ondasunak edo gurasoen luzapen hutsak izan daitezke. Edozein kasutan ez dira kexatuko, ez dira gai, ahotsa altxatuta ere ez ditu inork entzungo. Umeek sufritzen duten diskriminazioaren aurrean erraza da begiak ixtea.

Feminismoak ideia iraultzaile hau zabaldu zuen: emakumeak ere pertsonak dira. Antzeko lelo iraultzailea bota beharra dago: umeak ere pertsonak dira.

Txikiak izateagatik, kexatuko ez direlako, ahotsa altxatu ezin dutelako ez dute eskubide gutxiago. Aitzitik, horregatik hain zuzen ere eskubide gehiago dituzte, edo izan beharko lituzkete. Horregatik gizarte aurreratu batek ahalegin guztiak egin beharko lituzke bere txikiak, denak, zaintzeko. Horregatik behar dute gure ahotsa, behar dute gure kemena, behar dute gure babesa.

Umea bizi daiteke txirrindularik gabe, piszinarik gabe, marrazki bizidunik ikusi gabe, musika eskolarik gabe. Gauza gutxi behar ditu ume batek benetan, baina badago bat guztiz beharrezkoa zaiona: gurasoen babesa, maitasuna eta gertutasuna. Iratik bere gurasoekin egoteko beharra dauka. Iratik bere gurasoekin egoteko eskubidea dauka. Eta berak ezin duenez ahotsa altxatu, hemen dauka gurea.

Katixa Agirre
Bilbon, 2020ko ekainean

Sinatu manifestua

Irati gurasoekin!

Esaten digute haurrak sakratuak direla, babesgabeak, denok, tribuan, zaindu beharrekoak. Eta ideia polita iruditzen zaigu. Horregatik ematen du inor ez dela ume bati mina emateko gauza.

Jakin badakigu batzuek mina ematen dietela, baina pentsatzen dugu munstroren bat izango dela, psikopata zoro bat akaso... baina orokorrean? Ez, inolaz ere ez, denok umeak zaintzeko, babesteko prest omen gaude. Ideia polita.

Baina esan ditzagun gauzak argi. Umeei mina egiteko modu ugari dago egun, ikusten da egun. Eta modurik zabalduena, orokortuena eta oharkabeen pasatzen zaiguna hurrengo pentsamendutik dator: umeak bigarren mailako pertsona gisa kontsideratzetik. Oraindik egin gabeko izakiak dira, kontatzen ez dutenak, entzun nahi ez ditugunak, gogaikarriak. Gurasoen ardura soila edo gurasoen ondasunak edo gurasoen luzapen hutsak izan daitezke. Edozein kasutan ez dira kexatuko, ez dira gai, ahotsa altxatuta ere ez ditu inork entzungo. Umeek sufritzen duten diskriminazioaren aurrean erraza da begiak ixtea.

Feminismoak ideia iraultzaile hau zabaldu zuen: emakumeak ere pertsonak dira. Antzeko lelo iraultzailea bota beharra dago: umeak ere pertsonak dira.

Txikiak izateagatik, kexatuko ez direlako, ahotsa altxatu ezin dutelako ez dute eskubide gutxiago. Aitzitik, horregatik hain zuzen ere eskubide gehiago dituzte, edo izan beharko lituzkete. Horregatik gizarte aurreratu batek ahalegin guztiak egin beharko lituzke bere txikiak, denak, zaintzeko. Horregatik behar dute gure ahotsa, behar dute gure kemena, behar dute gure babesa.

Umea bizi daiteke txirrindularik gabe, piszinarik gabe, marrazki bizidunik ikusi gabe, musika eskolarik gabe. Gauza gutxi behar ditu ume batek benetan, baina badago bat guztiz beharrezkoa zaiona: gurasoen babesa, maitasuna eta gertutasuna. Iratik bere gurasoekin egoteko beharra dauka. Iratik bere gurasoekin egoteko eskubidea dauka. Eta berak ezin duenez ahotsa altxatu, hemen dauka gurea.

**zure sinadura**

3,660 sinadurak

3,660 Imakulada Berriozabal bernas (Jubilatuta)
3,659 Eskintza Mangas (Langilea)
3,658 Asier Begoña sautiño (Irakaslea)
3,657 OIHANA ETXANOJAUREGI (IRAKASLEA)
3,656 Pili Manterola Aizpurua (Administratiba)
3,655 Joseba Koldo Lizaso Urreta (Pensionista)
3,654 Koldo Anderez Uriarte (Irakaslea)
3,653 Nekane Guridi Oarbeaskoa (Hezkuntzan langilea)
3,652 Kandido Esoain mujika (Pentsioduna)
3,651 Xabier Arregi Iparragirre (Irakaslea)
3,650 Garazi Arabiourrutia Agirre (Irakaslea)
3,649 David Cobos Sarraoa (Ikastolako zuzendaria)
3,648 Jessica Garcia Sanchez (Irakaslea)
3,647 Larraitz Egidazu Bernas (Irakaslea)
3,646 Ane Agirre ()
3,645 Xabier Ezkerra (jubilatua)
3,644 Aitor ELETA (Udal langilea)
3,643 Lurdes Gorostegi (Irakaslea)
3,642 Perdi Paredes ()
3,641 Haritz Aingeru Gartxotenea Iruretagoiena (Irakaslea)
3,640 Alaitz Iturriotz Garmendia (Logopeda)
3,639 Aitor Pikabea (Aseguru artekaria)
3,638 Iñaki Zabaleta Imaz (Irakaslea)
3,637 Ibai Peña Vazquez (Tabernaria)
3,636 Elene Sanz (Arkitektoa)
3,635 Mikel Arrieta Ferrer (Administraria)
3,634 Maitane Urrutikoetxea Apraiz (Komunikazio teknikaria)
3,633 Iagoba Itxaso Bidaurratzaga (Informatikoa)
3,632 David Serrano (arkitekto teknikoa)
3,631 Juanjo Agirre Bilbao (Pescatero)
3,630 Núria Oliva (Teleco)
3,629 Ekiñe Otaola Solatxi (Irakaslea)
3,628 Eukene Rodríguez Corredera ()
3,627 Viviana fonseca ()
3,626 Alain Alonso (Esk Sindikatua )
3,625 Oiane Begoña Arriola (trenbide-langilea)
3,624 Amaia Ereñaga (Kazetaria)
3,623 Begoña Bilbao (Irakaslea)
3,622 Mikel Corrales Fernandez (48015)
3,621 garazi irizar ()
3,620 marina reina (ikaslea )
3,619 Iratxe Alzola Aparicio (Ikaslea)
3,618 Xabier Fernandez Ariz (Ikaslea)
3,617 laia aranguren (ikaslea)
3,616 Janset Ayyildiz (Ikasten)
3,615 ixone jimenez (ikasle)
3,614 Mikel Torrealdea ()
3,613 Jesus Aniceto Ajuriagogeaskoa Aurre (Irakasle ohia)
3,612 Joseba Otano Villanueva (Ofizial administratiboa)
3,611 Begoña Munduate Aierdi (Jubilatua)