Manifestua

Ankerkeriari Stop! Aitor eta Galder aske!

Hemen gauden guztiok oso kezkatuta gaude Aitor Zelaia eta Galder Barbadori gertatzen ari zaien guztiarekin. Larrituta gaude gerta daitekeenarekin, datozen egunotan kartzela-zigor eskaera neurrigabeei aurre egin beharko baitiete Auzitegi Nazionalean. Hori dela eta, zera adierazten dugu:

Jada, badira hamar urte beste testuinguru batean murgildu ginela, baina estamentu faktikoek iraganera kateatuta nahi gaituzte, kosta ala kosta: kartzelak hustu beharrean haiek betetzeko ahaleginean tematuta jarraitzen dute eta mendekuan oinarritutako politika bidegabeak aplikatzen segitzen dute.

Herri honek konponbidearekin egiten du amets. Sinistuta dago posible dela, eta amesten dugun konponbidea oraindik eskuratu ez dugun arren, hamarkada bat daramagu bidea egiten, oztopoz betetako bidea. Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren aurkako auzia beste oztopo bat gehiago da, baketik urruntzen gaituena eta iraganeko amesgaiztoak gogora dakarzkiguna, baina herri honek behar duen konponbide demokratikoa lortzeko nahia sendotu baino ez duena egiten.

Herri honek demokrazia desio du, pertsona guztiek eskubide berberak dituen jendarte bat. Amurrioko udalerritik irten gabe ikusi ahal izan dugu printzipio hori ez dela aplikatzen: polizia ohi batek zigorgabetasun osoz tiro egin dezake familia abertzale baten etxera, inolako ondorio politiko eta penalik gabe; Galder eta Aitor, berriz, kartzelan sartu zituzten froga lausoak aurkeztuta, eta lekuz kanpo dagoen prozesu kafkiarrean murgildu dituzte, salbuespeneko kartzela-zigor luzeak ezartzeko asmoz.

Herri honek justizia eskatzen du, elkarri eragindako zauriak sendatzen lagunduko duen justizia, bizikidetza sustatuko duen justizia. Egia esan, era guztietako epaiketa politiko bidegabeak ezagutu ditugu, Burgosen bezala Auzitegi Nazionalean ere.

Fiskaltzak 16 urteko espetxe zigor eskaera egin du. Gazte bakoitzarentzat 8 urtekoa eta beste 7 urteko zaintzapeko askatasuna. Armak eta munizioak eta lehergaiak eta horien osagaiak helburu terroristarekin gordailuan jartzea eta trafikatzearen delituak egozten zaizkie.

Hotzikara sentitzen dugu Galderren eta Aitorren aurka abian jarri duten makineria judizialari erreparatzean, beste euskal herritar askorekin egin bezala, Tribunal de Orden Publico haren oinordekoan epaituko baitituzte, inolako bermerik gabe eta salbuespeneko jurisdikzio batean.

Herri honek askatasuna gura du, pertsona librez osatutako jendarte libre bat. Ezin diegu utzi Galder eta Aitor eraman ditzaten. Ezin diegu utzi.

Hemen gaudenok gure elkartasun eta babesa adierazten diegu Galderri eta Aitorri. Ozen exijitzen dugu haien aurkako prozesua berehala geldi dezaten. Ohartarazi beharrean gaude epaiketa honen larritasunak sekulako dimentsioa duela.

Egoera honi erantzutera dator Amurrio eta Gasteizeko herritarrek sortutako “Ankerkeriari STOP! Aitor eta Galder aske!” plataforma eta bertatik sustatuko ditugun ekimenak.

Izan ere, hau ez da bi gazteren aurkako eraso huts bat, herri oso baten nahiak, desirak eta ametsak zapuztu nahi dituen eraso planifikatua baizik. Ezin diegu utzi: hain dago lekuz kanpo! Ezin diegu utzi nahi dutena egin dezaten.

Sinatu manifestua

ANkerkeriari stop!

**Zure sinadura**

3,097 Sinadurak
Últimas Firmas
3,097 Aiara De Urreta Barrika Kazetaria
3,096 Jon Matute Gorritxo Donostia
3,095 Alberto Fernández Cob Gasteiz Mekanikoa
3,094 Jon Garai Arbaiza Orozko, Bizkaia.
3,093 Jaione Endemaño Olano Orozko, Bizkaia.
3,092 Ugaitz Garai Endemaño Orozko, Bizkaia.
3,091 Ion Iruretagoiena Otaegi
3,090 Jaime García Mujika Amurrio Iturgintzaile
3,089 Marta Saenz de villaverde Gasteiz Ikasle
3,088 Ugutz Guenaga Garate Arrigorriaga Construccion
3,087 irene rodriguez lasa ibarra ikaslea
3,086 Gaizka Lafuente mandaluniz Zarautz Elektroniko
3,085 Ander Mingo Ordizia irakaslea
3,084 María Corral Bermejo Granada
3,083 Itziar Aizpurua Gaateiz Irakaslea
3,082 Pepa Nuñez
3,081 Jon Ander Eskurza Zubiaur Amurrio
3,080 Zuriñe Balza Gasteiz Ikaslea
3,079 Irati Marco Arrigorriaga Irakaslea
3,078 Ane Otxoantezana Algorta Gizarte hezitzailea
3,077 Xabier Barcena Betanzos Bilbao Irakaslea
3,076 Jon Ander Montero González Santurtzi Ikaslea
3,075 Aitziber Onaindia Sopela Komunikazioa
3,074 Irune González Bilbo Ikaslea
3,073 Agate Ibarreta kareaga Bimbo Ikasle
3,072 amaia zabala cortazar bilbao arkitektoa
3,071 Jon Andoni Diego Liñero Mimetiz
3,070 Andet Erezuma Urtzaa Lezama
3,069 Marc Puntunet Roca Girona Educador social
3,068 Ainara Erezuma
3,067 Asier Iraola iztueta Irun Mantenu lanak
3,066 Aimar Legorburu IzurietA Iurreta Gizarte Hezitzailea
3,065 gorka dallo busto Azkoien Estudiante
3,064 olatz elejabarrieta lemoa gizarte hezitzailea
3,063 Elene Gauna Márquez Zalla Ikaslea
3,062 Maitane Heppe Ugao Monitorea
3,061 Angel Luis Goitiz goiogana Bilbo Irakaslea
3,060 Maialen Barinagarrementeria Markina-Xemein Ikaslea
3,059 Naia Elosegi Markina-Xemein Ikaslea
3,058 Asier Garcia Bergara 20570
3,057 Marian Otsoa Adot Gares Etxeko langile
3,056 Claudia Burgos Bilbo Educadora Social
3,055 Ibai Aramendia Iruña Ibai
3,054 Beñat Vazquez Nicolarena Hondarribia Arrantzalea
3,053 Erlaitz Domaika Gastiez Ikasle
3,052 Jon Gartzia Albisu Donostia-San Sebastián
3,051 Julen Alonso Seoane Ugao-miraballes Soldatzailea
3,050 Goizane Alvarez Madrazo Ugao-Miraballes Admin
3,049 Ander Irizar Urrestarazu Beasain Irakaslea
3,048 Marta Garrido EH Irakaslea